Kartelak egiteko tailerra izango da martxoaren 4ean, 2006 eta 2005urteetan jaiotakoak ludotekan elkartuko dira horretarako.
Hurrengo ostegun eta ostiralean, martxoak 10 eta 11, merenderoan askariak izango dira eta baita jolasak ere. Ostegunean, 2012, 2011 eta 2010 urteetan jaiotakoak ludotekan elkartuko dira 16:30ean eta bertara itzuliko dira 17:45ean. Hurrengo egunean, ostiralean, 2009, 2008 eta 2007 urteetan jaiotakoak 17:45etan aterako dira ludotekatik merenderora eta 19:00etarako itzuliko dira ludotekara.
Martxoaren 17an, ostegunean, labaderoko plazan paraxutarekin jolasak egingo dituzte, ordutegi berdinarekin –16:30tik 17:45era 2012, 2011 eta 2010ean jaiotakoak eta 17:45tik 19:00etara 2009, 2008 eta 2007an jaiotakoak–. Hurrengo egunean, 2006 eta 2005 urteetan jaiotakoen txanda izango da. Labaderoko plazan pin-pon txapelketak egingo dituzte.
Talde bakoitzak dagokion ordutegian egingo ditu ekintzak eta merenderoan eta labaderoko plazan egingo diren ekintzen antolamendu egoki baterako, izen ematea beharrezkoa izango da. Ludotekan bertan egin beharko da, martxoaren 8a baino lehen.
Irteera Donostiara
Lehen Hezkuntzako lehen eta bosgarren maila bitarteko ikasleentzako irteera bat antolatu dute martxoaren 22an. Txuri-Urdinera joango dira gaztetxoak arratsaldeko 15:00etan autobusa Trinketetik hartuta. Izena emateko, kultura bulegora jo beharko da, martxoaren 10a baino lehen eta 10 euro ordaindu beharko dira.