Koloneko minbizia saihesteko saio gastronomikoa Gazte Alaiak elkartean

Tolosaldeko Ataria 2016ko mar. 3a, 18:11

Martxoaren 31an Koloneko minbiziaren aurkako Eguna izango da eta hori aitzakia bezala hartuta martxoan Koloneko minbizia abisatu gabe dator. Sorpresan hartzea zure eskuan dago kanpaina burutuko dute. Horren barruan, Gazte Alaiak elkartean 18:30ean solasaldi gastronomikoa eskainiko dute. 

Kanpaina honen helburua elikadura osasuntsua gastronomia ikuspegitik aspergarria ez dela erakustea da eta minbizi mota hau saihesteko dagoen kanpainan parte hartzen ez duten herritarren %29ari parte hartzera animatzea da. Hautemate goiztiarra emateko beharrezkoa da kanpainan parte hartzea.

Joxean Eizmendi sukaldariak, bertaratutakoei jarraibideak eta aholku gastronomikoak emango dizkie Maite Lopez zirujauaren hitzaldiaren ondoren. Saioa Maider Sierra, psiko-onkologoa eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko prebentzio eremuko buru denak bideratuko du.

Koloneko minbizia Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko gizonezkoengan gehien erasaten dien gaixotasuna da, prostatako minbiziaren atzetik. Emakumeen kasuan ere, bigarren minbizia ohikoena da bularrekoaren ondotik. Hala ere, bi sexuak kontuan hartuz, euskaldunen artean minbizi mota ohikoena da kolonekoa. 

Ekitaldi hauen helburuak koloneko minbizia gizonezkoetan soilik ematen denaren sinesmena desmitifikatzea, gaixotasuna sortu edota garatu dezaketen zergatiak ezagutzea eta gure osasunaren ardura hartzea da. Janaria prestatzerako orduan osasungarriak diren pausuak azalduko dituzte Gazte Alaiak elkartean eskainiko duten saioan. Minbizia sendatzeko gakoak ikerkuntza eta prebentzioan zentratzen dira eta gaur egun, elikadura orekatu bat, tabakoa eta alkohola bezalako toxikorik gabekoa eta ariketa fisikoa dira patologia hau saihesteko faktore nagusiak. 

Solasaldian parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izen ematea 943 652 143 telefonoan. 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!