Ametsa 1eko Santano-Vinuesa nagusi, Iruran

Ataria 2016ko otsailaren 26a

Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako xareko finala iragan ostiralean jokatu zen Iruran.

Ametsa 1 taldeko Santano-Vinuesa bikotea, 40-34 gailendu zitzaion Ametsa 2 taldeko Apeztegia-Sainzi.

Argazkian finaleko protagonistak agertzen dira, sari banaketa ekitaldiaren ondoren. Ezker-eskuin, goian: E.Apeztegia, Vinuesa, Santano eta Lizaso. Behean: J.Apeztegia eta Sainz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!