Edukiontzi berriak Iruran

Ataria 2016ko otsailaren 16a

Aste honetan abiatuko dute hondakin bilketa sistema berria Iruran. Dagoeneko asteburuan atera dituzte edukiontzi berriak kalera.

Tamaina handikoak dira eta bosna jarri dituzte herriko 12 puntutan. Ana Leunda alkateak esan duenez, «herritarren erantzuna egokia izango delakoan, edukiontzi denak irekiak izango dira».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!