2016/02/25 17:30

Argindarraren faktura ulertzeko tailerrak erretirodunekin

Argindarraren faktura ulertzeko tailerrak erretirodunekin
Erretirodunen etxea, Irura

Energiaren arazoaren inguruan herritarrei kezkei erantzuteko Tolosaldea Garatzen garapen agentzia Energia Plana garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Energia kontsumoa, menpekotasuna eta pobrezia maila murriztea da plan honen helburua eta eskualdeak duen ahultasun energetikoari konponbideak jartzea.

Bertaratzen diren erretirodunak, faktura eskuetan, faktura ulertzen ikasiko dute eta argindarraren gastua murrizteko aholkuak jasoko dituzte Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibako kideen eskutik.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!