Irurako Gabonetako egitaraua

Ataria 2015eko abenduaren 18a

Abenduak 18 • 19:00. Txistu eta eskusoinu emanaldia Eguzki txoko zahar egoitzan.

Abenduak 23 • 17:00. Ipuin kontalaria, 3-5 urte. 18:15. Ipuin kontalaria, 6-9.

Abenduak 24 • 11:30. Haurrentzat hamaiketakoa plazan. 12:30. Mari Domingiren etorrera gutunak eta jostailu zaharrak jasotzeko, plazan. 18:00. Olentzero opariak banatzera jaitsiko da plazara, eta jaiotza bizidunari abestuko dio.

Abenduak 28, 29, 30 Eskalada ikastaroa haur eta nerabeentzat.

Abenduak 28 • 15:00. Ficobako Eguberrietako haur parkera irteera.

Abenduak 29 • 10:00-12:00. Gaztelekukoentzako argazkilaritza estenopeikoa. 17:30. Haurrentzako Tor magoa kulturunean.

Abenduak 30, urtarrilak 4, 5 • Irristaketa ikastaroa haur eta nerabeentzat.

Abenduak 30 • 16:00. Gaztelekukoentzat euskal tonbola. 17:30. Patata Tropikalaren eskutik, Azken eguzkilorea ikuskizuna, kulturunean.

Abenduak 31 • 11:00. Hamaiketako Loatzon, IGA-k antolatuta.

Urtarrilak 4 • 17:30. Marrazki lehiaketan parte hartu dutenen sari banaketa eta merienda, Eguzki-Txokon.

Urtarrilak 5 • 17:00. Txokolate jatea, plazan. 18:00. Errege magoen desfilea eta jaiotza biziduna, plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!