Bederatzigarren urtez ospatu dute eguna. Goizean goizetik hasi dituzte pilota partidak Irurako pilotalekuan, eta ligaxka eta finala jokatu ostean, sari banaketa egin dute. Partidez gain, jolasak ere egin dituzte.
Irabazleek bakarrik ez dituzte jaso sariak. Eta saririk onena, antolatzaile eta parte hartzaile guztiek egin duten bazkaria izan da.