Langile bat zauritu da Iruran deskarga elektrikoa jasota

Ataria 2015eko maiatzaren 8a

Etxezarreta auzoko lurpeko subestazio elektrikoan gertatu da ezbeharra 12:30an eta 45 urteko beharginak deskarga elektriko handia jaso du.

Gertaera izan den lekura osasun zerbitzuak gerturatu dira eta langilea suspertu behar izan dute. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, suhiltzaileak eta Ertzaintza ere gerturatu dira lekura eta langilea suspertu ondoren Donostiako ospitalera eraman dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!