Irurako Kirol Astea, bihartik

Imanol Garcia Landa 2015eko apirilaren 17a

Hilaren 18tik 26ra izango da, eta tartean Bailarako Kros Herrikoia egongo da.

Beste behin Irurako Kirol Astea antolatu du Irurako Udalak eta festa batzordeak. Bihar hasi eta hurrengo igandera arte iraungo dute ekitaldiak, hilaren 26a arte, hain zuzen.

Gaztelekuan hasiko dira ekitaldiak. Kirol Asteburua antolatu dute bertan eta hainbat ekitaldi egingo dituzte. Bihar ez ezik, igandean ere ariko dira kirolak praktikatzen hainbat jokoren bitartez.

Gorputza dantzan jarri nahi duenak igandean izango du aukera ederra, Zumbhaton antolatu baitute, Trinketaren aparkalekuan. Parte hartzea doan dela azaldu dute antolatzaileek.

Astelehenean ohiko erretirodunen ibilaldi neurtua izango da, eta hurrengo egunean, asteartean, erretirodunek jokoak antolatuko dituzte gaztetxoentzat.

Asteazkenean dokumental bat ikusteko aukera izango da, egileak bizikletan egindako bidaia bati buruz. Ostiralean gazteentzako kirol ekitaldiak izango dira, eta azken egunean, hilaren 26an, Bailarako VI. Kros Herrikoia antolatu dute asteari amaiera emateko.

Egitaraua

APIRILAK 18, LARUNBATA
16:00. Kirol Asteburua Gaztelekuan. Igandean ere egingo dituzte ekitaldiak.

APIRILAK 19, IGANDEA
11:00-13:00. Zumbhaton, Trinketeko aparkalekuan.

APIRILAK 20, ASTELEHENA
17:00. Erretirodunen ibilaldi neurtua.

APIRILAK 21, ASTEARTEA
17:00. Joko herrikoiak plazan, 2006/2011 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrentzat, erretirodunen elkarteak gidaturik.

APIRILAK 22, ASTEAZKENA
18:00. Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentala, Arkaitz Aistiazaranek aurkeztua, plazako ikastolako aretoan.

APIRILAK 24, OSTIRALA
17:00. Kirol saltsa 2003/2006 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrentzat, frontoian.

APIRILAK 26, IGANDEA
10:30. Bailarako VI. Kros Herrikoia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!