Ainhoa Ugalde da EH Bilduren Irurako hautagaia

Ataria 2015eko apirilaren 16a

Orain arte bezala, herriarekin eta herriarentzat lanean jarraitzeko gogoz eta ilusioz aurkeztu dute talde berria. Ainhoa Ugalde izango da EH Bilduk aurkezten duen alkategaia. 

Irurako EH Bilduk adierazi duenez, "2015-19 artean Irura hobetzen jarraitu nahi dugu, horretarako udaletxean eta bestelako esparruetako kudeaketan esperientzia duen taldea aurkezten dugularik, oso-osorik Iruran bizi den jendearekin osatua". Hurrengo asteetan zabalduko dute herri-programa ere, "jende askoren hilabeteetako lanaren ondorioa dena".

Azken hilabeteetan egindako batzar irekietan zerrendaburua eta gainontzeko hautagaiak onartu dira. Horrela osatu dute zerrenda:

1. AINHOA UGALDE GOROSTIAGA
2. MIKEL GOTZON ITURBE SAIZAR
3. OLAIA NIETO LEGARRA
4. JOSE IGNACIO IMAZ BENGOECHEA
5. MARIA BEGOÑA OTEIZA PIERA
6. NOELIA LATABURU ORTIZ
7. ASIER GOIKOETXEA OJANGUREN
8. EIDER GOENAGA LIZASO
9. ANTONIO GARRO ORMAZABAL
10. AITOR LASA OLALDE
11. MIREN JASONE GARMENDIA ZUBELDIA
12. FRANCISCO JAVIER LARRINAGA OLANO

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!