Etxeko balkoian baratza?

Ataria 2015eko martxoaren 14a

Irurako udalak antolatu du tailerra gaur goizean ikastolako areto nagusian. Anjel Azpillaga Mendi Enara hezitzaile taldeko kideak eman du gaurko ikastaroa.

Dozena bat lagun gerturatu dira ikastarora. Azalpen teorikoez gain, praktika egiteko aukera ere izan dute eguerdira arte. Printzipioz, edozein baratzetan landatzen diren barazkiak landatu daitezke etxeko balkoian. "Txikitik hasi eta handiagora joan daiteke. Jendeak normalean tomatea nahi izaten du eta pazientziarekin lortu liteke", azaldu du Anjel Azpìllagak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!