EAJko Irurako alkategaiak herritarrekin biltzeko bilera egingo du astelehenean

Ataria 2015eko otsailaren 20a

Irurako alkatetzerako EAJrn hautagaia den Ana Leundak Herritarrei Entzuten ekimenaren barruan Irurako erdiguneko bizilagunekin elkartuko da datorren astelehenean, hilak 23, 19:00etan. San Miguel plazako ikastolako ekitaldi aretoan izango da Leunda herritarren iritziak, kezkak eta iradokizunak modu zuzenean partekatzeko. Bigarren topaketa da, Laskibarko auzokideekin ere bildu baitzen. 

Leundak esan duenez, ekimenaren helburua iruratarren benetako arazoak ezagutu, aurre egin eta konpontzen saiatzea da. "Halaber, egiten diren  ekarpenak Irura 2015-2019 programa gauzatzeko eta guztion artean zerbitzuak eta iruratarren bizi kalitatea hobetzeko balioko digute", gaineratu du.

Amaitzeko bere eskerrona agertu die herritarrei,  modu zuzenean, kalean bertan, beren iritziak jakinarazteagatik. Bilerez gain herritarren mezuak jasotzeko analeunda2015@gmail.com posta elektronikoa ere badagoela gogoratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!