Haurrak nagusi Iruran

Ataria 2014ko irailaren 26a

Haurrak dira eguneko protagonistak gaurkoan Irurako sanmiel jaietan. Txutxu tren eta puzgarriak egon dira goizean goizetik etxeko txikienen gozamenerako eta ondoren bazkaria izan dute.

Bazkal ondoren, 15:00etan, eskulanak egiteko tailerra izango dute haurrek eta Sardina Freskue haur-berbenak musikatuko du arratsaldea. Ondoren kalejira egingo dute buruhandi eta erraldoiekin eta Loatzko Musika Eskolako trikitilari eta txistulariekin.

 

Hau da gaurko egunaren egitaraua:

11:30 Txutxu trena eta puzgarriak
13:30 Haurren bazkaria
15:00 Eskulan tailerrak
17:30 “Sardina freskue” haur-berbena Eidabe taldearen eskutik
18:45 Kalejira buruhaundi eta erraldoiekin, eta Loatzo Musika Eskolako trikitilari eta txistulariekin
19:30 Txistor jatea Share Elkartean
22:30 Play Back jaialdia
Oharra Parte hartzaileek musika MP3 formatuan ekarri beharko dute 21:30erako
24:00 Dantzaldia Triki Take taldearekin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!