Hasi dira sanmielak!

Ataria 2014ko irailaren 19a

Txupinazoa bota eta herensugearen jaitsierarekin hasi dituzte sanmiel jaiak iruratarrek. Maria Lasa atletak eta Loatzo musika eskolakoak izan dira suziria jaurtitzeko ohorea izan dutenak aurtengoan. Ondoren, danborrada herrikoia egon da kaleetan zehar eta jarraian barrikotea izango da herriko plazan. Festen lehen eguna amaitzeko Erromeria.com taldearekin dantzaldia egongo da iluntzean. Ikusi argazki galeria hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!