Hondartza Irurara ekarri dute

Maier Ugartemendia 2014ko uztailaren 18a

Irurako plazan bi igerileku eta hondartza txiki bat jarri dituzte, Udairura Fest ekimenaren barruan. Gaur 19:00ak zuten ixteko ordua, baina pixka bat aurreratu dira euria dela eta. Egun guztian izan dute bertan jolasteko aukera, hala ere.

Udan freskatzeko aukera dute hondartza edo igerilekua duten herrietan. Hala ere, aukera hori ez dutenek ere pentsatzen dute nola freskatu. Iruran, esate baterako, hondartza bat prestatu dute. Udairura Fest antolatu dute gaurko eta biharko.

Gaur igerilekua egongo da plazan 18:00ak arte, eta 18:00etan Marionatuas Txileko txotxongilo taldeak emanaldia  eskainiko du. 20:00etan Nanai taldearen kontzertua ikusi ahal izango da eta bertan afaldu nahi dutenentzat, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte.

Bihar, eguraldiak lagunduz gero igerilekua egun guztian egongo da, 11:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!