10:00etara elkartu dira Irurako pilotalekuan eta Emakumezkoen Gipuzkoako VI. Txapelketa herrikoia jokatu dute. Larraul, Zizurkil eta Tolosako bikoteekin batera, Azkoitia, Lasarte, Hernani, Oiartzun eta Zarautzeko bikoteak aritu dira. Finala Hernani eta Tolosarren artekoa izan da, eta azkenean Hernanik irabazi du. Sari banaketa egin ostean, festarako txanda izan dute.
Egun honetan ez dira partidak soilik izaten, eta bazkaria ere egin dute 40tik gora emakumek. Arratsaldean festa luzatu da, musikarekin.