Herriko merkataritza sustatzeko kanpaina jarri dute abian udalak eta merkatariek

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 4a

Herriko dendetako bezeroen artean erosketa txartelak eta Menorcara bidaia zozketatuko dira

Irurako Udalak eta herriko merkatariek kanpaina berri bat jarri dute martxan herriko komertzioak sustatzeko asmoz.
Irurako alkate den Ainhoa Ugaldek eman zuen kanpaina honen berri prentsaurreko batean, herriko merkatariekin batera; eta bertan azaldu bezala, Irura azken urteetan «asko hazi da», aldiz, herriko mertkataritza sareak «ez du izan Irurak izan duen hazunde bera». Horregatik, udalak herriko merkataritza sustatu nahi du: «Irura kolorez jantzi nahi dugu, kolorez beteriko herria, herri bizia baita». Herrian kontsumituz, Irura egin nahi dute.
Irurarrek zerbitzu guztiak eskura izatea «garrantzitsua eta oso aberasgarria» dela azpimarratu zuten, eta herriko saltoki, taberna, jatetxe eta abarrei lagunduz herria koloreztatzearen garrantzia berrestu zuten.
Zozketak hilaren 22an eta 23an
Hortaz, herriko ekonomia eta komertzioa sustatzeko asmoz udalak knapaina bat jarri du abian herriko 17 merkatarirekin elkarlanean. Batetik, komertzioetan kontsumitzen dutenen artean erosketa txartel batzuk zozketatuko dira. Bestetik, Menorcara joateko bidaia bat ere zozketatuko da. Horrela, «irurarrek Iruran kontsumitzea» bultzatu nahi dute, «norberaren erosotasunari mesede eginez».
Kanpaina hau atzo jarri zen martxan eta hilaren 22an eta 23an zozketatuko dira erosketa txartelak eta Menorcarako bidaia. Erosketa txartelak 25 eurokoak eta hiru izango dira komertzio bakoitzeko, eta Menorcarako bidaia San Juan suarekin bat zozketatu da.
Hala ere, herrian merkataritza sarea sustatzeko helburua ekainean ez dela amaituko, eta aurrera begira eresarea osatzen joateko  «guztien laguntza» ezinbestekoa izango dela adierazi zuten.
Honegatik guztiagatik, irurarrei dei egin zieten «herrian bertan kontsumitzera», eta «Irurari kolorea emanez, Irura bizirik mantentzen».
Hortaz, ekainean Iruran kontsumitzeak saria izango du bezeroentzat, eta bide batez, herriko merkataritza sustatzeko aukera ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!