Karmen Ameztoi omenduko dute irurarrek, igandean

Ataria 2014ko maiatzaren 21a

Maiatza kultur ekitaldiz betea dute Iruran, eta iganderako omenaldi berezia dute prestatua. Otsailean hil zen Karmen Ameztoi herritarra omenduko dute. 92 urte zituela esan zuen agur herriko elizako organo jotzaile eta musika irakasleak.


Pertsona esanguratsua izan da herrian Ameztoi. Zestoan jaio arren, 3 urte zituenean Irurara etorri zen Karmen Ameztoi gurasoak eta bost seniderekin batera, eta Etxe Alai hartu zuten bizitoki. 19 urte arte Tolosan egin zituen ikasketak, eta besteak beste, musika eta pianoa ikasi zituen Mokoroa aitarekin lehenik eta semearekin ondoren.
Eskolako koroan ere aritu zen, musikarako eta pianorako zaletasunak, aldiz, Irurako elizako organista lanetan jarri zuen. Era berean, Loatzo Musika eskola sortu aurretik, irurarrek honen etxean ikasten zuten solfeoa edota pianoa. Maiatza Kultura antolatzerakoan, Loatzo Musika eskolakoek beraiek proposatu zieten festa batzordeko kideei omenaldia egitea, eta kultura batzordearen onespenarekin antolatua izan da igandeko omenaldia.
Mezaren ostean, 11:45ean, musika kontzertua izango da. Berarekin lotura zuten txistua eta pianoa izango dira ardatz saioan. Abesbatzako bere kideek ere abestuko dute, eta iloba musikariak ere bere alea jarriko dio omenaldiari.
Jarraian, kalejira egingo da txistulariekin eta familiarekin batera omenalditxoa eginez amaiera emango diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!