Dena prest zazpigarren Ñañarri Rallyesprinterako

Maier Ugartemendia 2014ko apirilaren 2a

Guztira 73 kotxek parte hartuko dute aurtengo lasterketan, horietako bost eskualdeko gidariek gidatuko dituzte

Irurako ikastolan aurkeztu dute zazpigarren Ñañarri Rallysprinta. Irurako ikastolak Sardara motor elkartearekin elkarlanean antolatzen du lasterketa hau eta Euskadiko Rallysprinten egutegian puntuagarria izango da. Lasterketa Alegiatik abiatuko da eta Abaltzisketatik eta Orendaindik pasatu ondoren, Amezketan izango du helmuga. Guztira 10 km eta 350 m inguru dituen ibilbidea da, eta txapelketako rallysprintik "osoena eta interesgarriena" da antolatzaileen esanetan.

Guztia 73 kotxek parte hartuko dute lasterketan, eta horietako bost eskualdeko gidariak izango dira. Faboritoen artean daude Andoni Aierbe amezketarra eta Iker Tolosa abaltzisketarra daude.

Antolatzaileen esanetan Ñañarrikoa Euskadiko txapelketako rallysprint "onenen" artean kokatzen da, baita "estatuko onenetarikoa" ere: "antolatzaileek segurtasunean egiten duten lan onagatik, lur-eremua oso aproposa delako gisa honetako ekintza bat egiteko, eta ikusleak kokatzeko toki seguru asko daudelako".
 Aurtengo lasterketan ere ezaugarri hauek bermatu nahi dituzte, eta ikusleei antolatzaileak emandako oharrei arreta jartzeko eskatu diete.

Atoi parkea eta parke itxia Alegiako Bazurka industrigunean egongo da. Lasterketa, berriz, 15:00etan hasiko da eta 20:00al aldera amaitzea aurreikusten dute. Sari banaketa 20:30ean izango da, Alegiako Route 33-ren ondoan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!