Gipuzkoako trinketeko eskuz binakako finalak izango dira larunbatean Iruran

Ataria 2014ko martxoaren 6a

Ametsa trinketean izango dira partidak, 16:00etatik aurrera.

Larunbatean 16:00etatik aurrera Gipuzkoako trinketeko eskuz binakako finalak izango dira Irurako Ametsan.

Kadeteetan Urnieta (Odriozola-Oiarzabal) eta Hernani ariko dira; jubeniletan Oiarpe 1 (Azpiroz-Flores) Intza (Etxezarreta-Solano); nagusien 2. mailan Urnieta (Loitegi-Imaz) eta Eple 2 (Odriozola-Lizaso), eta 1. mailan Behar Zana (Arruti-Esnaol) eta Usurbil (Huizi-Landa).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!