Irurarrek jaietako bigarren asteburuari ekingo diote gaur arratsaldean

Ataria 2013ko irailaren 26a

Pasa den ostiralean hasi ziren Irurako San Miel jaiak, eta hiru eguneko jai giroan murgilduta ibili ostean, berriro ere bueltan dira. Lau egun izango dituzte aurretik, igandean herensugea erretzearekin batera emango baitzaie bukaera festei.

 

Gaur arratsaldean, bi ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Alde batetik, seietan, xare partidak jokatuko dituzte trinketean. Zortzietan, berriz, Loatzo Musika eskolako bandak emanaldia eskainiko du herriko plazan. Mota ezberdinetako kantuak joko dituzte, hala nola El Ciego en fiestas, Dulce despertar eta Deva kalejirak, Casablanca, My Way, Super Mambo, edota Pamplona feria del toro pasodoblea. Agurra ere joko dute. Guztira 35 musikarik parte hartuko dute musika bandan Idoia Balzaren zuzendaritzapean. Hala ere, kantu batzuetarako Loatzoko zortzi dultzaineroen laguntza izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!