Irurako Udaleko Kultura eta kirol batzordeak prest du 2013-2014 ikasturterako hainbat kirol ikastarotan izena emateko eskaintza. Erreserbak egiteko aurre-matrikulazio epea zabalik dago hilaren 23a bitarte. Interesatuek, Peio Arrese Kalea 1ean dagoen Gazte eta Kulturuneko kultura bulegoan bete behar dute eskaera orria 09:15etik 14:45era bitartean, edo 943 69 26 74 telefonora deituz edota kirolakirura@gmail.com-era mezu bat bidaliz.