Apeztegiak eta Lopetegik irabazi dute xare txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 23a

Beteranoen mailan Joxi Balerdik eta Josu Yurritak osatutako bikotea gailendu da, bi partidak irabazita

Apeztegia eta Lopetegi 40-33 gailendu ziren, txapela eskuratuz.

Share Elkartea Sariaren finala pasa den igandean izan zen, Irurako trinketean; Julen Apeztegia eta Joxi Lopetegi suertatu dira aurten garaile, 44-33 irabazi eta gero.

Xareak igande arratsalde osoa hartu zuen igandean, eta Ametsa pilota eskolako ikasleen lagunarteko lehiak izan ziren hasteko.

Jarraian, Beteranoen Xare Txapelketako finala jokatu zuten, eta J. Balerdi eta J. Yurritak 15 tantora jokaturiko bi partidak irabazi zizkieten, I. Caballero eta I. Artolari.

Azkenik, Share Elkartea Sariaren finalean, J. Lopetegi eta J. Apeztegia txapeldun suertatu ziren, A. Lizaso eta D. Vinuesari irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!