Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Sailak finantziazio eredu integral bat jasotzen duen arau proposamena prestatu asmo du, eta bide horretan, mugikortasunaren eta trafiko ohituren gaineko azterketa burutzen ari da aste honetan. Hori dela eta, probintziako zortzi puntutan, hainbat kamara jarri dituzte ibilgailuen jatorri eta helburuak zein diren ikusteko, horietako bi, Irura eta Villabonan. Beraz, jendeak hala uste zuen arren, ez dira abiadura radarrak.