Phanton Manor izeneko ipuin kontaketa berezia izango da gaur, ostirala, Irurako liburutegian. Kids&us, school of english zentroaren eskutik, ingelesezko ipuin kontaketa izango da, eta lau eta hamar urte bitarteko haurrei egongo da zuzendua. Hitzordua, arratsaldeko 17.00etatik aurrera izango da Irurako liburutegian.