Igandean hasi zen Irurako beteranoen xare txapelketa, Xare Elkartea Saria hain zuzen ere. Ikusle ugari elkartu zen Irurako trinketean, giro ezin hobea sortuz.
A. Lasa-Cosiok J. Lasa-Beitiaren aurka jokatu zuten lehen partida, eta 2-0 (15-11 eta 15-13) irabazi zuten. Bigarren partidan Morcuende eta Lasa nagusitu ziren, Zabala-Yurritaren aurka, 15-8 eta 15-6ko emaitzarekin. Ondoren, Apeztegia-Lopetegi bikoteak 40-33 irabazi zuten Iturbe-Urkolaren aurka, eta Santano-Artolak 40-25 Guti-Sarasolaren aurka. Hurrengo igandean izango du jarraipena Irurako xare txapelketak.