Hilaren 28an batzar irekia egingo dute herriko proiektuei buruz

Tolosaldeko Ataria

Datorren asteazkenean egingo dute bilera, 17:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Landuko dituzten gaien artean kiroldegia berritzeko proiektua zertan den azaldu eta errepidean egingo dituzten lanei buruzko informazioa eguneratuko dute.

Ikaztegietako Udalak bilera irekia egingo du herrian irekita dauden proiektuan inguruan informatzeko eta herritarren proposamenak eta zalantzak jasotzeko. Batzarra datorren asteazkenean izango da —hilaren 28an—, 17:30ean, udaletxeko batzar aretoan.

Landuko dituzten gaiak

Landuko dituzten gaien artean, kiroldegia berritzeko proiektua zertan den azalduko dute, errepidearen aldundiko lanei buruzko informazioa eguneratuko dute, eta herritarren ekarpenak ere landuko dituzte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!