2026/10/28 17:30

Batzar irekia

Batzar irekia
Udaletxeko batzar aretoa, Ikaztegieta

Herrian dauden proiektuen inguruan hitz egiteko batzar irekia.

Besteak beste, Ikaztegietako kiroldegia eraberritzeko proiektua zertan den azalduko dute, herriko errepideari dagozkion Aldundiko lanei buruzko eguneraketa egingo dute eta herritarrek ekartzen dituzten proposamenak, zalantzak edo kexak landuko dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!