Dagoeneko eman dezakete izena Ikaztegietako Udaberriko Azokan postua jarri nahi dutenek, eta urriaren 31 izango da horretarako azken eguna. Bi urtez behin antolatzen dute azoka hori Ikaztegietan, eta datorren urtean apirilaren 10ean egingo dute.
Interesa dutenek Telegram edo Whatsapp aplikazioen bidez bidali beharko dute informazioa 688 635 775 telefono zenbakira. Ikaztegietako Udaletik iragarri dute izen-emate kopuruaren arabera onartuko dituztela postuak.