'Kolapsoa' antzerkia egingo dute Ikaztegietan

Tolosaldeko Ataria

Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortu dute 'Kolapsoa' antzezlana. IKER GOZATEGI

Ostiralean egingo dute Ikaztegietako erabilera anitzeko aretoan Geuretik Sortuak proiektuko azken-aurreko aurkezpena.

Ikaztegietan Kolapsoa antzezlana egingo dute ostiralean, 18:30ean, erabilera anitzeko aretoan. Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortu dute obra, eta Matxalen de Pedroren zuzendaritzapean, Nerea Ibarzabalen testua interpretatzen dute Maite Mugerza, Txubio Fernandez de Jauregi eta Jon Ander Urresti antzezleek. 

Oholtzan edozer saltzeko kapaz diren publizitate agentzia bateko hiru kide topatuko ditu ikusleak: «Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik. Azken orduko gertaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!