Datorren astean bi kultur hitzordu izango dituzte Ikaztegietan. Lehena hilaren 8an, asteartean, izango dute: Ombuaren itzala filmaren proiekzioa. Eta bigarrena, berriz, irailaren 12an —larunbatean— izango da: Atearen bestaldean antzerki emanaldia.
Datorren asteartean, irailaren 8an, Ikaztegietako erabilera anitzeko aretoan proiektatuko dute Ombuaren itzala filma, 18:00etan. Zizurkilgo Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko film biografikoa da, eta emanaldia hasi aurretik obra aurkeztuko dute egileek.
Irailaren 12an, antzerkia
Datorren asteko larunbatean, hilaren 12an, berriz, Hika Teatroa konpainiaren Atearen bestaldean antzerki emanaldia egingo dute. Jubilatuen bazkariaren aurretik izango da, 12:30ean, eta plazan interpretatuko dute.