Puzgarriak eta ura, uztarketa ezin hobea

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko abuztuaren 9a

Bihar izango dute egun handia Ikaztegietako San Lorentzo festetan, baina gaur Haurren Eguna ospatzen ari dira; herriko haur eta gaztetxoak uretako puzgarrietan jolastu dira arratsaldean.

Haurren Eguna dute gaur Ikaztegietako San Lorentzo jaietan. Eguerdian hasi da eguna txikienentzat. 6 urtetik gorakoek uretako altxorraren bila jolasa egin dute; 3 eta 5 urte artekoentzat, berriz, tailer bat prestatu dute. Gero, gehienek elkarrekin bazkaldu dute eliza atarian, eta 15:00etarako prest zeuden plazan uretako puzgarriak. Alde batera eta bestera saltoka eta lasterka ibili dira haurrak. Zerua lainotuta bazegoen eta bero handirik egiten ez bazuen ere, ezin hobeto pasatu dute, aspertu gabe, eta lagun artean gustura.

Arratsaldetik aurrera, gazte eta helduek hartuko dute erreleboa. 18:30ean, Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun agiria bakarrizketa egingo du. 21:00etan, berriz, herri afaria egingo dute eliza atarian. Egunari amaiera emateko, Ahantzi erromeria taldeak kontzertua egingo du 23:30ean hasita.

Bihar, San Lorentzo Eguna, festetako egun handia, ospatuko dute ikaztegietarrek. Honakoa da biharko egitaraua:

  • Abuztuak 10, astelehena. San Lorentzo eguna.
    • 12:00. Pako Belea konpartsarekin kalejira eta erraldoiekin dantzaldia.
    • 12:15. Txakolin dastaketa.
    • 16:00. Plaza garbiketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!