Herri txikietako etxebizitzari buruzko hitzaldia

Ataria 2026ko ekainaren 9a

Bihar arratsaldean Etxebizitza herri txikietan hitzaldi-solasaldia egingo du Maite Peñacobak, Etorlurreko zuzendari nagusiak. Ikaztegietako udaletxean izango da saioa, 19:00etan.

Bihar arratsaldean Etxebizitza herri txikietan izeneko hitzaldia emango du Maite Peñacobak, Etorlur Gipuzkoako Lurra sozietateko zuzendari nagusiak, Ikaztegietako udaletxean. Ikaztegietako EAJk antolatu du jarduera, eta 19:00etan hasiko da. Hitzordu horretan Peñacobaren hitzaldiaz harago, solaserako aukera ere izango dute bertaratzen diren herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!