Sormenak zer eman duen ezagutzeko erakusketa

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 8tik 15era jarriko dute ikusgai Sormenetik Geurera ekimenaren erakusketa. Edizio honetako lanak egongo dira jendaurrean Ikaztegietan.

Geuretik Sortuak proiektuaren erakusketa ibiltaria maiatzaren 8tik 15era egongo da Ikaztegietan. Egitasmoaren aurtengo edizioak 30 sormen laneko uzta utzi du, hain zuzen, hamaika ipuin, zortzi antzezlan, zazpi komiki eta lau film labur ondu dituzte Euskal Herriko 46 herritan; eta guztiak egongo dira ikusgai erakusketan.

Udaletxeko erabilera anitzeko aretoko beiratean jarriko dituzte ikusgai lan gehienak, eta barruan ere egongo dira kartel batzuk. Horiek, aretoa zabalik dagoen orduetan ikusi ahal izango dira.

Ikaztegietaren alea

Iaz Peru Calabaza idazleak Ikaztegietan egonaldia egin eta Atizabalik ipuina idatzi zuen. Beste hamar kontakizunekin batera Hamaika irakurtzeko jaioak liburuan topa liteke ipuina, eta Ikaztegietan ere aurkeztu zuen martxoaren 27an.

Horrez gain, ikaztegietarrek izan dute aukera beste obra batzuk ezagutzeko ere, hain zuzen, urtarrilaren 30ean izan ziren herrian Frankopoleon antzerkiko antzezleak. Maiatzaren 15ean, berriz, Kolapsoa antzezlana egitea aurreikusten zuten, baina soinu teknikarien greba dela eta, bertan behera geratu da, eta urriaren 9ra atzeratzea erabaki dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!