Kiroldegiaren eta trenbidearen arteko zuhaitz batzuk moztuko dituzte

Ataria 2026ko martxoaren 18a

Ikaztegietako kiroldegiaren kanpoaldea. ATARIA

Apirilaren 7an hasiko dituzte lanak, eta bi aste irautea aurreikusten dute. Lanek zenbait eragozpen sortuko dituzte.

Kiroldegiaren eta trenbidearen artean dauden zuhaitz batzuk mozteko lanak egingo dituzte apirilaren 7an hasi eta pare bat astez. Gauez egingo dute «segurtasun arrazoiengatik» eta Adif-ekin koordinatuta; hori horrela, 00:00 eta 05:00 bitartean egingo dituzte.

Lan horien ondorioz, herritarrei egunerokoan eragingo dieten bi aldaketa egongo dira: batetik, kiroldegiko aparkalekua itxita egongo da lanek irauten duten bitartean, eta, beraz, apirilaren 1etik aurrera aparkalekua libre utzi beharko da. Eta, bestetik, gauetan zarata egongo dela bi asteaz, apirilaren 7tik aurrera.

Ikaztegietako Udalak adierazi du espero dutela lanek sortutako deserosotasunak «ahalik eta txikienak» izatea, eta herritarren ulermena estimatuko dutela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!