Eskolako ikasleek abiatuko dute mozorro festa Ikaztegietan

Ataria 2026ko otsailaren 11

Inauteriak ospatuko dituzte Ikaztegietan, eta horretarako bi eguneko egitaraua osatu dute. Ostegun Gizenarekin bat eginez, ostegunean bertan abiatuko dituzte inauteriak ikaztegietarrek.

Eskolako seigarren mailako ikasleek izango dute horretarako ardura; mozorro festari hasiera emateko txupinazoa botako dute, 11:30etan, eskolako balkoitik.

Erraldoi eta buruhandien konpartsa sortu zutenetik Ikaztegietan festarako gogoz daude. Pako Belea konpartsa dute hori, eta iaz bezala aurten ere ostiral mehean egingo dute hitzordua otsailak 13an, hain zuzen. Gure Plazatxo nerabeen eskutik, Pako Belearekin jolasak egingo dituzte, eta horren ostean, Pako Belea konpartsaren kalejira egingo dute herrian zehar. Txokolatadarekin agurtuko dituzte aurten inauteriak Ikaztegietan.

EGITARAUA

  • Otsailak 12, osteguna
    • 11:30. Eskolako 6. mailako ikasleek txupinazoa botako dute eskolako balkoitik. Mozorro festa.
  • Otsailak 13, ostirala
    • 16:30. Pako Belearekin jolasak Gure Plazatxo taldeko nerabeen eskutik.
    • 17:30. Erraldoien kalejira herrian Pako Belea konpartsarekin. Ondoren txokolatada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!