Urtero bezala, Ikaztegietan aurten ere herritar talde bat kantu eskean aterako da Santa Ageda bezperan —otsailaren 4an—. Hari horri tiraka, egun horretan abestu beharrekoak prestatzeko entsegua ostegunean —urtarrilaren 29an— egingo dute, 19:30ean, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.
Santa Ageda bezperan —otsailaren 4an—, berriz, 15:00etan abiatuko da herritar taldea Ikaztegietako Ostatutik.