Zozkatu dituzte Errigorako saskiak

Ataria 2025eko abenduaren 16a

Hamabost egunen buruan saridunek saskia jasotzen ez badute, ordezko zenbakiak hartuko dituzte kontuan.

Herritarren artean Errigorako lau saski banatuko ditu Ikaztegietako Udalak. Zozketa bidez egin dute banaketa, eta zenbaki hauek saritu dituzte: 18 (ordezko zenbakia: 9) , 178 (ordezko zenbakia: 172), 154 (ordezko zenbakia: 234) eta 201 (ordezko zenbakia: 52).

Zenbaki saridunen bat duten herritarrek udaletxera joan beharko dute saskiaren bila. Hamabost egun igaro ondoren saskien bila pasatu ez badira, ordezko zenbakiak hartuko dituzte kontuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!