Gehigarria: Gabonak

Begiak itxita hozka egiteko modukoa

Ataria 2025eko abenduaren 19a

Pasioa, lana, esperimentazioa eta kalitate oneko lehengaiak dira Xubero etxeko ezaugarriak.

Txarkuteria produktuak egiten dituzte Ikaztegietan duten lantokian, besteak beste, urdaiazpiko egosia, errea nahiz naturala, mortadela, indioilar bular egosia, txerri burua eta ukondoak; eta aukera zabala dute saltxitxa egosietan. Plazer handia ematen duten bekatu txikiak egiten omen dituzte.

Gabonak ate joka ditugunez, datozen egunetako otordu berezietan dastatzeko ezin aproposagoa den produktu bat dute: Mikuita kutixi, etxeko foie gras-a. Mi cuit frantseseko hitza da eta erdi-egosia esan nahi du. Foie gras-ek, berriz, gibel betea. Xuberon, gatza eta piperrarekin beratzen uzten dute gibel osoa. Tratamendu termikoa jasotzen du; hala, berezko propietate eta nolakotasun organoleptikoak mantentzea lortzen dute. Gantz gutxiago galtzen du, eta modu horretan burutzen duten pasteurizazioari esker, iraungitzea luzatzen diote.

Kolore argi dirdiratsua du mikuitak, arto kolorea nolabait esateko. Mikuita egiteko erabiltzen dituzten espezie, gatz, azukre eta ardoek, berezkoa duen usaina indartzen laguntzen diote. Haien gomendioa da oso txigortua ez den ogiaren gainean mikuit zatitxo lodia jarri eta begiak itxita hozka egitea.

Behin ere ez bi berdin

Sormena da Xuberoko lanaren ardatza: produktuen sekretuak ateratzea, pieza bakoitza ulertu eta bere onena ematea, bere ahalmen osoa bezeroen zentzumenetan islatzeko. Produktuak bikainki ezagutzen dituzte, eta artisauak dira; horregatik, behin ere ez dituzte bi produktu berdin egiten. Xuberoko jakiak herri txikietako harategietan edota hirietako gourmet denda edo merkatu garrantzitsuetan daude eskuragarri.

  • Helbidea. Larrunbe 33 (Ikaztegieta).
  • Webgunea.  Xubero.net
  • Whatsapp zerbitzua. 669 826 023. Xubero produktuak eskuratzeko gertuen duzun saltokia zein den jakiteko, idatzi mezu bat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!