Zebrabide goratuak jarri dituzte Ikaztegieta sarreran

Ataria 2025eko abenduaren 4a

Zebrabideak, joan den astean, behin-behineko seinaleekin. ATARIA

Azaro amaieran egin dituzte zebrabide goratu eta argiztatu berriak. Behin-behineko seinaleztapena jarri diete hasieran.

Ikaztegietaren sarrerako errepidean (Legorreta aldetik) bi zebrabide berri jarri dituzte kiroldegiaren ondoko biribilgunean. Biribilgunearen alde bakoitzean zebrabide bana jarri dute, eta goratuak zein argiztatuak dira. Obra horrekin kiroldegiko berdegunerako irisgarritasuna bermatzea da helburua, eta, aldi berean, ibilgailuek abiadura moteltzea. 

Lanketaren zati bat
Ikaztegietako Udaletik zehaztu dute neurri horrekin ez dela murriztuko ibilgailuek herrigunean izaten duten abiadura, baina kiroldegiko eremura modu seguruagoan gurutzatzea ahalbidetuko duela. 

Zentzu berean, herri barruan ibilgailuen abiadura murrizteko proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean jorratzen ari direla ere aurreratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!