Ander Garin eta Amagoia Iribar, azkarrenak Ikaztegietan

Ataria 2025eko azaroaren 16a

Proba nagusiaz gain, ibilbide laburra egiteko aukera izan zuten korrikalariek. Hemen, Markos Zaldibia eta Eneritz Iraola izan ziren azkarrenak. Proba mistoa Elena Beristainek eta Asier Aranburuk irabazi zuten.

Herrigintza elkarteak antolatuta, Ikaztegietako XXXIV. Herri Krosa ospatu zen atzo. Joan den urtean bezala, helduek, proba luzea eta motza izan zituzten lehiarako; luzea 10 kilometrokoa, eta motza, berriz, 4,5 kilometrokoa. Duela bi urte jarri zuten motza egiteko aukera, parte hartzea sustatzeko helburuarekin, eta horrek izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere aukera hori jarri dute. Proba motzari, gainera, berrikuntza bat gehitu zioten atzokoan: mistoa, beraz, bikoteka parte hartu ahal izan zen. Baina horien aurretik, txikienak izan ziren protagonista.

Sailkapenak

Proba luzea

Gizonak
  1. Ander Garin (Alegia) 31.25
  2. Aimar Larrea (Antzuola) 31.42
  3. Jokin Bellido (Orio) 31.45
Emakumeak
  1. Amagoia Iribar (Orio) 37.16
  2. Eneritz Aramendi (Azpeitia) 38.14
  3. Kenia Sanchez (Anoeta) 52.54

Proba motza

Gizonak
  1. Markos Zaldibia (Azkoitia) 14.50
  2. Jon De La Cuesta (Beasain) 14.59
  3. Oier Garaiburu (Berastegi) 15.02
Emakumeak
  1. Eneritz Iraola (Bidania) 18.22
  2. Sandra Lopez (Ibarra) 20.15
  3. Graxi Elosegi (Zaldibia) 21.36
Mistoa
  1. Elena Beristain (Zarautz) eta Asier Aranburu (Urretxu) 19.25
Ikaztegietako lehenak
  • Eñaut Larrea Lazkano 32.57.
  • Ana Olaberria Dorronsoro 23.09 (ibilbide motza, luzean ez zen inor atera).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!