Jarduera bete hilabete Ikaztegietan

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Ikaztegietako herri kroseko artxibo irudia.

Bihartik aurrera askotariko kultur jarduerak izango dituzte Ikaztegietan. Hitzorduak antolatu dituzte, besteak beste, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren eta Euskararen egunaren harira.

Ikaztegietan hainbat motatako jarduerak prestatu dituzte azarorako zein abendurako. Bihar hasiko dute egitaraua Goazen telesailaren estreinaldiarekin, eta jarduera bereiziak prestatu dituzte Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunerako eta Euskararen egunerako.

Datozen asteetan zehar askotariko hitzorduak izango dituzte ikaztegietarrek, horien artean, tertulia literarioak, herri krosa, ihes gela, antzerki emanaldiak, txokolate-jateak eta beste zenbait jarduera Gabonen harira.

Bi hilabeteetako egitarauak osorik eskuragarri daude Ikaztegietako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!