Herrigintza elkarteak antolatzen du lasterketa, eta joan den urtean bezala, proba luzea eta motza izango dute aukeran korrikalariek. Luzea 10 kilometrokoa da, eta motza, berriz, 4,5 kilometrokoa. Duela bi urte jarri zuten motza egiteko aukera, parte hartzea sustatzeko helburuarekin, eta izan duen harrera ona ikusita, aurten ere aukera hori jarri dute. Gainera, motzaren kasuan, mistoa aukera jarri dute, beraz, bikoteka parte hartu ahalko da.
Proba 16:30ean hasiko da, eta amaieran sariak, zozketa bereziak eta jan-edana egongo direla adierazi dute Herrigintza elkartekoek.
Helduen probaren aurretik, 16:15ean hasita, gaztetxoen txanda izango da. Horien kasuan, ez da sailkapenik izango.
Iaz, Angel Vazquez Iglesias lazkaotarra eta Rebeca Marino Torrado elizondoarra izan ziren luzean azkarrenak. Motzean, Jon de la Cuesta Barrutia beasaindarra eta Guratz Azpiroz Beunza uitziarra gailendu ziren. 102 lasterkari zeuden izena emanda, eta azkenean, 94k parte hartu zuten parte, 52k luzean eta 42k motzean.