Txakurren gorotzak jasotzeko ontzia eta poltsak herritarren eskura

Ataria 2025eko urriaren 8a

Herritar bat txakur bat paseatzen, artxiboko irudia.

Hondakinak biltzeko ontzia eskolaren atzeko bidegorrian jarri dute. Gorotzak beti jaso behar direla nabarmendu du Ikaztegietako Udalak.

Ikaztegietako Udalak txakurren gorotzak jasotzeko poltsak eta ontzia jarri ditu herritarren eskura. Eskolaren antzean jarri dute ontzia, eta txakurrak dituztenei erabiltzea gomendatu diete.

Hari berari tiraka nabarmendu dute udaletik txakurren gorotzak ezin direla jaso gabe utzi: «Herriko belardietan ere jaso egin behar dira, eta dagokien lekuan bota». Besteak beste, bi arrazoi azaldu dituzte: batetik, etxeetatik gertu dauden eremuetan geratzen direnen usaina etxeetara iristen delako; eta, bestetik, belarra mozterakoan sakabanatu eta langileak zikindu egiten direlako.

«Gizalegez jokatzea» eskatu diete herritarrei: «Gizalegez jokatzea eskatzen dugu, eta besteekiko errespetuz aritzea. Dagoeneko hala egiten baduzu, eskerrak ematen dizkizugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!