Ikaztegietako jaiak 2025

Kuadrillen bazkaria egunaren erdigune

Ataria 2025eko abuztuaren 9a

Ikaztegietako San Lorentzo jaietan bigarren eguna dute gaur. Arratsaldean Atzarbale elektrotxarangak girotuko du herria.

Ikaztegietako jaietan kuadrillen eguna dute gaur. Eguerdian plazako aterpearen inguruan bildu dira herriko kuadrillak eta bakoitzak bere paella prestatu du. Arratsaldean Atzarbale elektrotxarangak girotuko du herria, eta iluntzean zahagiardoa egingo dute.

Eguna bukatzeko, berriz, Bide Batez taldeak erromeria eskainiko du. Festetako azken eguna bihar izango dute: San Lorentzo eguna. Goizetik iluntzera denetariko jarduerak izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!