Ikaztegietako jaiak 2025

San Lorentzoak hasi dira Ikaztegietan ere

Ataria 2025eko abuztuaren 8a

Eguerdian bota dute Ikaztegietako San Lorentzo jaietako txupinazoa. Gaur hasi eta igandera bitarte ospatuko dituzte herriko jaiak.

Ikaztegietan gaur hasi dituzte San Lorentzo jaiak. Festen hasierako suziria azken 18 urteetan Txakolin dastatzea antolatu duen herritar taldeak bota du, eta herriko festak errespetuz zein berdintasunez ospatzeko aldarria egin dute.

Gaurtik igandera ospatuko dituzte festak, eta umeen egunarekin hasi dituzte. Hori horrela, arratsaldean ur jolasak eta patata tortilla lehiaketa izango dituzte, besteak beste. Iluntzean berriz, Ezezez eta Lukiek musika taldeak igoko dira oholtzara. Haiek amaitutakoan, berriz, DJ Uzkuluzek girotuko du gaua.

Bihar herriko kuadrillak izango dira protagonista; eta igandean, berriz, San Lorentzo eguna ospatuko dute. Egitaraua osorik eskuragarri dute Ataria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!