MAN enpresako langileek grebari ekin diote

Ataria 2025eko ekainaren 30a

Enpresa hitzarmenaren negoziaketa eten egin da, eta gaurtik ostiralera greba egingo dute.

Ikaztegietako MAN enpresako langileak greban dira. Hain justu, gaurtik ostiralera, uztailaren 4ra bitarte, euren lan baldintzen alde greban egongo direla esan dute. 
 
LAB sindikatutik jakinarazi dute enpresa hitzarmenaren negoziaketa eten egin dela, «enpresaren azken eskaintza ez nahikotzat jo baitu langile batzarrak». Ondorioz, langileek grebari ekitea erabaki dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!