Herriko festak antolatzeko bilera, datorren asteazkenean

Ataria 2025eko apirilaren 30a

Iazko herriko festetan, txupinazoaren unea. LEYRE CARRASCO

Maiatzaren 7an egingo dute bilera irekia, 18:30ean, udaletxeko batzarren aretoan. Herritar oro gonbidatu dute bertan parte hartzera eta antolaketan laguntzera.

Ikaztegietako Udalak hasi ditu herriko festak antolatzeko bilerak. Dagoeneko egitaraua «zehaztu xamar» dutela aurreratu badute ere, nabarmendu dute bileretan elkartzen den taldetxoa ez dela nahikoa herriko festak aurrera eramateko: «Jende gehiago behar da festez denok gozatu dezagun, eta gutxi batzuen gain eror ez daitezen ardura guztiak».

Hori horrela, festak antolatzen laguntzeko bilera irekiak egingo dituzte, eta datorren asteazkenean —maiatzaren 7an— egingo dute lehena, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Bilera horretan zehaztuko dute zein betebehar zehatz izango dituzten boluntarioek, besteak beste, txakolin dastatzean, patata tortilla lehiaketan eta abar.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!