Udarako ludoteka antolatuko du Ikaztegietako Udalak

Ataria 2025eko martxoaren 26a

Haurrek izena emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 30a izango da horretarako azken eguna; begirale izan nahi dutenek apirilaren 16ra bitarte dute aukera curriculuma bidaltzeko.

Aurten ere udarako ludoteka antolatuko du Ikaztegietako Udaletik. Ekainaren 23tik uztailaren 30era izango da, 9:00etatik 13:00etara. 2013. eta 2023. urteen artean jaiotako haurrentzat egingo dute. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta maiatzaren 30a izango da horretarako azken eguna. Informazio gehiago jasotzeko, udaletxearekin harremanetan jarri beharko dira interesa dutenak.

Begirale gisa lan egiteko pertsonen bila ere badabil Ikaztegietako Udala eta interesa dutenek apirilaren 16a baino lehenago bidali beharko dute curriculuma. Baldintzak eskuragarri daude udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!