Elikagai bankurako boluntarioak behar dituzte

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Elikagaien bankuan izena eman nahi izanez gero, udaletxera jotzeko gonbidapena luzatu du Ikaztegietako Udalak.

Ikaztegietako Udalak jakinarazi du arriskuan dagoela elikagai bankuko jakien banaketa, boluntariorik ez dutela-eta. Udaletik adierazi dutenez, duela urte batzuk hasi ziren herrian elikagai bankuaren zerbitzua ematen, beharra dutenei hilean behin elikagaiak eskaintzeko.

«Beste herrietan bezalaxe, banaketak boluntario bidez funtzionatu izan du; ez baita hau udalaren konpetentzia. Hala ere, udal langileak dira janaria herrira ekartzen dutenak». Dena dela, momentu honetan boluntariorik ez dutela eta banaketa arriskuan dagoela ere nabarmendu dute. Interesa izan lezakeen edonork izena udaletxean eman lezakeela azaldu dute: «Komunitateari ekarpen bat egiteak herria eta gure bizitza aberasten ditu».

Hilabeteko lehenengo ostiraletan egiten dute banaketa, goizez, eta ordu bete inguru irauten du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!